HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2020KO MAIATZA

DEMENTZIAREN PREBENTZIOA

Dementzia memoriaren, intelektoaren, portaeraren eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko ahalmenaren narriadura eragiten duen sindrome bat da.

Dementziaren formarik ohikoena Alzheimerra da. Eritasun horrek dementzia kasu guztien %60 suposatzen du.

Dementzia desgaitasunaren eta menpekotasunaren kausa nagusietako bat da mundu guztiko adinduen artean.

Baina ez da zahartzaroaren saihestezinezko ondorio bat.

Zer egin dezakegu dementzia jasateko posibilitatea murrizteko?

Ikerketek diote dementziaren kausen %65 inguru gure esku ez dauden arrazoiengatik agertzen direla, hots, adina, sexua, genetika… Baina beste %35 horretan zerikusi handia du gure bizitzan zehar, gaztetasunean, adin ertainean eta zahartzaroan nola bizi garen eta nola zaintzen garen.

Gaztetasuna: ikasteak dementzia jasateko posibilitatea %8 gutxitu dezake.

Adin ertaina: entzumena galtzeak %9an areagotu dezake aukera hori. Era berean, hipertentsioak %2, eta obesitateak %1.

Zahartzaroan: erretzeak 5%ean handiagotu dezake, depresioak %4, jarduera fisikorik ezak %3, bakartasun sozialak %2 eta diabetesak %1.

Azken fase honetan garrantzitsua da zure fisioterapeutarekin ariketak egitea, dementzia jasatearen arriskua gutxitzeaz gain, gure oreka eta indarra hobeagotu ditzakegulako erorketak ekiditeko; gogo-aldartea, mugikortasuna, independentzia hobetu ditzakegu; oinazea eta eritasun kardiobaskularrak jasateko posibilitatea gutxitu, eta beste onura zerrenda luze bat.

Ekin. Eta, ez izan zalantzarik: jar zaitez harremanetan profesional kualifikatuekin.

2020KO APIRILA >>