HASIERA > HERRITARAK > ALBISTEAK

HERRITARAK

ALBISTEAK

2018 NABARMENDUTAKO BERRIAK

2019 // 10 // 16 - IREKIA

OSASUN SAILA ETA OSAKIDETZA PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN II. ASTEA EGITEN ARI DIRA, EUSKADIN SEGURTASUNAREN KULTURA SUSTATZEKO ETA ARLO HORRETAN SENTSIBILIZATZEKO

Euskadi, Europako beste herrialde batzuk bezalaxe, aspalditik ari da irailaren 17an ospatzen Pazientearen Segurtasunaren Eguna; edonola ere, Osasunaren Mundu Erakundeak udaberrian egindako azken asanbladara arte, ez da data hori ezarri Pazientearen Segurtasunaren Mundu Egun gisa. Helburua da mobilizatzea pazienteak, osasunaren arloko langileak, politikak formulatzearen arduradunak, akademikoak, ikertzaileak, sare profesionalak eta osasunaren zaintzaren industria, betiere pazientearen segurtasuna defendatzeko eta osasun globalaren lehentasun gisa kokatzeko.

ikustea

2019 // 09 // 10 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

200 FISIOTERAPEUTA INGURU ELKARTUKO DIRA BILBON MIN KRONIKOAREN INGURUAN EZTABAIDATZEKO

Datorren irailaren 14an (larunbata), Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala Fisioterapiaren Munduko Eguna ospatzera batuko da. Bilboko Itsas-Museoan egingo da eta izena “Minaren mekanismoak eta horien abordatze fisioterapeutikoa” da.

ikustea

2019 // 08 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPIAK ANTSIETATE-, INSOMNIO- EDO ESTRES ARAZOAK DITUZTEN PAZIENTEEN EGOERA HOBETZEN LAGUNTZEN DU

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) arabera, antsietatea, depresioa, insomnioa edo estresa bezalako osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen egoera hobetu dezake fisioterapia barne hartzen duen tratamenduak, pazienteen funtzionalitatea eta bizi-kalitatea hobetuz.

ikustea

2019 // 07 // 23 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPEUTEK LESIOEI ETA ARIKETA FISIKOARI LOTUTAKO MITOAK GEZURTATU DITUZTE

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) adierazi du sinesmen eta mito faltsuak daudela zenbait ariketa fisikok, hala nola korrika egiteak edo pisua altxatzeak, sorraraz ditzaketen lesioen inguruan.

ikustea

2019 // 07 // 16 - IREKIA

GOBERNUAK ARRETA GOIZTIARRAREN LANBIDE-GAIKUNTZA EGIAZTATZEKO TITULU, IKASKETA ETA LANBIDE-GAITASUNAREN KATALOGOARI BURUZKO DEKRETUA ONETSI DU

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, onetsi egin du honako hauek ezartzen dituen dekretu hau: batetik, arreta goiztiarraren lanbide-gaikuntza egiaztatu ahal izateko titulu, ikasketa eta lanbide-gaitasunaren katalogoa, eta, bestetik, arreta goiztiarreko prestakuntza espezializatua edo esperientzia espezializatua egiaztatu ahal izateko eskakizunak.

ikustea

2019 // 06 // 25 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPEUTEK DANTZA GOMENDATZEN DUTE JARDUERA FISIKO OSASUNGARRI ETA ARRISKU TXIKIKO GISA

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) dantza egitea gomendatzen du (estilo guztietan) aktibo mantentzeko modu osasungarri eta dibertigarri gisa, lesioak sufritzeko arrisku handirik izan gabe.

ikustea

2019 // 06 // 18 - IREKIA

8,7 MILIOI EURO IKERTZAILEEN PRESTAKUNTZA ETA HOBEKUNTZARAKO, DOKTORATU AURREKO KONTRATUEN BIDEZ

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Doktoratu aurreko Programan laguntza berriak deitu eta lehendik zeudenak berritzen dituen Agindua, doktore ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzara zuzenduak.

ikustea

2019 // 05 // 22 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPIA AURREKIRURGIKOAK EBAKUNTZAREN ONDORENGO SUSPERRALDIA BIZKORTZEN DU

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) fisioterapia aurrekirurgikoaren garrantzia azpimarratzen du, horrelako ebakuntzak jasotzen dituzten pazienteen susperraldia bizkortzeko.

ikustea

2019 // 05 // 21 - IREKIA

OSASUN SAILAK, AURTEN, 108.000 EURO BIDERATU DITU, OSASUN ARLOKO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZARAKO BEKA ETA LAGUNTZETARA

Gobernu Kontseiluari Nekane Murga Osasun sailburuak onetsitako aginduaren berri eman diote gaur; agindu horren bidez, 2019. urtean osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzak deitzen dira, 108.010 euroan.

ikustea

2019 // 05 // 02 - IREKIA

EUSKO JAURLARITZAK 4 MILIOI EUROTIK GORA BIDERATUKO DITU OSASUNEKO IKERKETA- ETA GARAPEN- PROIEKTUETARA

Eusko Jaurlaritzak, Nekane Murga Osasuneko sailburuaren aginduz, 2019. urteko osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu du, 4.010.000 euroko aurrekontuduna. Deialdia Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020n kokatzen da, eta bat egiten du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana 2020ko ardatz estrategikoekin eta espezializazio adimentsuko RIS 3 Euskadi estrategiarekin.

ikustea

2019 // 04 // 25 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPEUTEK MINA TRATATZEKO DUTEN ROLA ALDARRIKATU DUTE, ETA AZPIMARRATU DUTE POSIBLE DIRELA LESIORIK GABEKO MINA ETA MINIK GABEKO LESIOAK

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) fisioterapeutek mina tratatzeko duten rola azpimarratu nahi izan du; hala ere, adierazi du badaudela minik eragiten ez duten baina tratamendua behar duten lesioak ere.

ikustea

2019 // 03 // 25 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

ASTEAN BITAN ARIKETA TERAPEUTIKOA EGITEA DA MENDIKO TRAIL BATERAKO PRESTATZEKO MODURIK ONENA

Gutxienez astean bitan ariketa terapeutikoa egitea da sasoian mantentzeko eta mendiko trail bat egiteko prest egoteko modurik onena. Hala adierazi du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) bere ‘12 hilabete, 12 osasun-gomendio’ kanpainaren barnean egin duen martxoko bideo-gomendioan.

ikustea

2019 // 02 // 27 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

FISIOTERAPIAK GRIPE- ETA KATARRO-PROZESUETATIK AZKARRAGO ERREKUPERATZEN LAGUNTZEN DU

Fisioterapiak lagundu egiten du gripe- eta katarro-prozesu bat pairatu duenaren egoera fisikoa eta gogo-aldartea hobetzen; izan ere, azkartu egiten du neguan hain ohikoak diren sasoiko afekzio horietatik errekuperatzeko prozesua, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak “12 hilabete, 12 osasun-gomendio” kanpainaren baitan otsailean emandako gomendio-bideoaren arabera.

ikustea

2019 // 02 // 01 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

SATSEK ETA EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALAK INDARRAK BATU DITUZTE PROFESIONALEN ONURARAKO

SATSE Euskadiko Erizaintza Sindikatuak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu dute Euskadiko fisioterapeutentzako garapen profesional handiagoa ekarriko duten jarduketa-lerroak elkarrekin garatzeko.

ikustea

2019 // 01 // 29 - EFEO-K PRENTSA AHORRA

POSTURAZ MAIZ ALDATZEA ETA BIZITZA AKTIBOA IZATEA, ‘GAMER’ ONA IZATEKO AHOLKURIK ONENAK

Errealitate birtualeko jokoak geroz eta ezagunagoak dira, baina, ez badira oinarrizko trikimailu batzuk kontuan hartzen, kaltegarriak izan daitezke. Posturaz maiz aldatzea eta jokoak jarduera fisikoarekin nahiz beste aisialdi-jarduerekin txandakatzea ezinbestekoak dira ‘gamer’ edo errealitate birtualeko jokalari ona izateko. Euskadiko fisioterapeuten arabera, garrantzitsua da sedentarismoa ekiditea eta pantailaren aurrean ordu gehiegi ez egotea, eta, partida uste baino gehiago luzatzen bada, komenigarria da posturaz maiz aldatzea eta ordu eta erdiro “pause game” botoia sakatzea. Horrela, jardueraz aldatzeko eta gorputza mugitzeko aukera izango duzu.

ikustea
2018 >>