HASIERA > HERRITARAK > FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

HERRITARAK

FISIOTERAPIA GOMENDIOKA

BATZORDEA EDUKITA

2019KO EKAINA

DANTZATU, MADARIKATUOK!

Beti esango dizugu aktibo egon behar duzula. Eta gaur gaineratuko dizugu badela modu libertigarri eta berezi bat horretarako: Dantza egitea.

- Aretoko dantzak, balleta, flamenkoa, dantza urbanoak, zumba zein bachata, aukera ezazu zurea. Berdin dio ikasten ari zaren edo profesionala zaren. Baditugu zuretzako hainbat gomendio. Izan ere, dantzatzeko, pistako erregea izateko, eskeletoa mugitu behar da. Eta fisioterapeutok asko dakigu eskeletoaz. Inork ez du eskeletoa mugitzen guk baino hobeto:

- Dantza egiten ikasten ari bazara, ziurtatu ezazu ongi erakutsiko dizun profesional baten eskuetan zaudela, horrek zeure burua behar bezala zaintzen lagunduko dizu eta.

- Ikasgelan, edo pistan, sartu baino lehen, egin itzazu mugimendu arinak. Zure giharrek eta artikulazioek prestatu behar dute eta.

- Janzkera eta oinetako egokiak erabili itzazu. Dantza mota bakoitzak bere ekipamendua exijitzen du, eta garrantzitsua da lesioak ekiditeko.

- Maila pixkanaka goratzeak arazoak saihestuko dizkizu. Beroketa ariketak egin, abiadura eta zailtasuna gutxika areagotu, ez zaitez lehen biran zorabiatu.

- Dauzkazun arazoak etxean utzi eta erritmoari jarraitu. Baina ez ahaztu: zu ez zara dantzan ari den bakarra, zure lagunak begiztatu eta kontzentra zaitez.

- Dena polita gera dadin, entseatzea garrantzitsua da, baina ez da koreografia soilik prestatu behar, zure gorputza ere prestatu behar duzu, dantzatzea oso jarduera zorrotza baita.

- Profesional bat bazara, eta barruan duzun Travolta edo JLo atera nahi baduzu, besteen espazioa errespeta ezazu eta ez inbaditu. Eta ez ezazu dantza egin erori daitezkeen objektuekin, besteak jo ditzakezu eta.

Nolabaiteko arazorik baldin baduzu, joan zure fisioterapeutarengana. Ez ahaztu, helburua mugitzea eta osasuntsuago egotea da, ez kontrakoa.

2019KO MAIATZA >>